Otxarkoagako XLIII. Umeen Jardunaldiak 2025ko
maiatzaren 10 eta 11 egunetan direla eta, Txirula Kultur Taldeak Mugarik Gabeko
Ipuin Lehiaketa antolatu du haurrentzako literaturgintza bultzatu nahian.
Baldintzak:
1. Partaideak:
adin guztietakoak.
2. Hizkuntza:
euskara edo gaztelania.
3. Idazlanaren
orri-kopurua: gehienez lau orri, gutxienez orri bi.
4. Pertsona bakoitzak
ipuin bi baino gehiago ezin ditu aurkeztu. Idazlanak originalak eta argitaratu
edo saritu gabeak izan behar dira.
5. 2024ko
deialdian lana hautatu zitzaien pertsonek ezin izango dute deialdi honetan
parte hartu.
6. Gaia: librea,
baina epaileek umeei zuzendutako ipuinak, baita bakea, tolerantzia, genero
berdintasuna, giza eskubide eta ekologiari buruzko gaiak ere baloratuko
dituzte.
7. Aurkezteko
lekua: paperean espazio bikoitzez, Arial 12 letra edo antzeko batekin. Posible
da posta elektronikoaren bidez aurkeztea.
Idazlanak Otxarkoagako Auzo Etxea, Pau Casals Etorbidea 19, 48004 Bilbo
helbidean aurkeztu behar dira, txirulakulturtaldea@gmail.com Word fitxategian postaren
bidez.
8. Idazlanekin
batera, aparteko gutun-azal batean erantsi behar dira, PLICA izeneko fitxategi
bereizi batean, izen-abizenak, helbidea, adina, telefono-zenbakia eta posta
elektronikoa.
9. Aurkezteko
azken eguna: 2025eko urtarrilaren 8a.
10. Argitaratutako
liburuaren hogeita lau ale banatuko zaizkie hautatutako pertsonei, eta
Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan, maiatzaren 11n, euren ipuinak irakurri ahal
izango dituzte, Umeen Jardunaldien barruan.
11. Lehiaketan
parte hartu izanak autoretzaren egiaztapen adierazten du eta edizio honetan
argitaratzeko baimena ematen du. Hautatutako eta argitaratutako ipuinak idatzi
duten pertsonei dagozkie.
12. Zuri-beltzeko
marrazki osagarriak beste fitxategi batean erantsi ahal izango dira.
Informazio
gehiago: https://www.facebook.com/TXIRULA
txirulakulturtaldea.blogspot.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario