Otxarkoagako XLV.
Umeen Jardunaldiak 2027ko maiatzaren 15ean eta 16an izango direla eta, Txirula
Kultur Taldeak Mugarik Gabeko Ipuin Lehiaketa antolatu du haurrentzako
literaturgintza bultzatu nahian.
Lehiaketaren
oinarriak:
1. Parte-hartzaileak: Adin guztietako pertsonak. 16 urtetik beherakoek
gurasoen edo legezko tutorearen baimenarekin parte hartu ahal izango dute.
2. Hizkuntza: Euskara edo gaztelania.
3. Luzera: Gutxienez bi orrialde eta gehienez lau.
4. Originaltasuna: Pertsona bakoitzak ipuin bi baino gehiago ezin
ditu aurkeztu. Idazlanak originalak eta argitaratu edo saritu gabeak izan behar
dute.
5. Bateraezintasuna: 2026ko deialdian lana hautatu zitzaien pertsonek
ezin izango dute deialdi honetan parte hartu.
6. Gaia: Librea, baina epaileek umeei zuzendutako ipuinak, baita bakea,
tolerantzia, genero berdintasuna, giza eskubide eta ekologiari buruzko gaiak
ere baloratuko dituzte. 16 urtetik beherakoen ipuinak modu berezian baloratuko
dira, haien lanen bat ere liburuan sartu ahal izateko.
7. Aurkezteko modua: Paperean, lerro bikoitzez eta Arial edo antzeko
letra-motan, 12 neurrian, Otxarkoagako Udaltegian (Pau Casals Etorbidea, 19 -
48004 Bilbo). Posta elektronikoz ere bidali ahal izango dira
txirulakulturtaldea@gmail.com helbidera, Word artxiboan.
8. Plika: Gutun-azal bereizi batean edo PLIKA izeneko artxibo bereizi batean, datu
hauek erantsiko dira: izena, abizenak, helbidea, adina, telefono-zenbakia eta
posta elektronikoa.
9. Epea: Lanak aurkezteko azken eguna 2027ko urtarrilaren 11 da.
10. Sariak eta azken ekitaldia: Argitaratutako liburuaren hogeita lau
ale banatuko zaizkie hautatutako pertsonei, eta beren ipuinak irakurri ahal
izango dituzte Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan, maiatzaren 16an, Haurren
Jardunaldien barruan.
11. Egiletza eta eskubideak: Lehiaketara aurkezteak egiletza
egiaztatzea eta hautatutako ipuinak aipatutako argitalpenean argitaratzeko
baimena ematea dakar. Hautatutako eta argitaratutako ipuinak idatzi dituzten
pertsonei dagozkie.
12. Irudiak: Beste artxibo batean, zuri-beltzeko marrazki
osagarriak erantsi ahal izango dira.
Informazio
gehiago:
https://www.facebook.com/TXIRULA
txirulakulturtaldea.blogspot.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario