lunes, 18 de febrero de 2008

IPUIN LEHIAKETA

Otxarkoagako XXVI. Umeen Jardunaldiak, apirilaren 12 eta 13 egunetan direla eta, Txirula Kultur Taldeak haurrentzako literaturgintza bultzatu nahian ipuin lehiaketa antolatu du.

Baldintzak:
1. Partaideak: adin guztietakoak.
2. Hizkunta: euskara edo gaztelania.
3. Idazlanaren orri-kopurua: gehiena 6 orrialde, gutxienez orrialde bat.
4. Pertsona bakoitzak ipuin bi baino gehiago ezin ditu aurkeztu. Idazlanak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira.
5. Gaia: edozein, baina epaileek bakea, tolerantzia, genero berdintasuna, giza eskubide eta ekologiari buruzko gaiak bereziki baloratuko dituzte.
6. Ordenagailuz edo idazkera argian idatziak. Posible da e-mailen bidez aurkeztea.
7. Idazlanak Otxarkoagako Auzo Etxea, Pau Casals Etorbidea 19, 48004 Bilbao helbidean aurkeztu behar dira. txirulakulturtaldea@gmail.com e-mailen bidez..
8. Epea: 2008.ko otsailaren 25era arte.
9. Idazlanekin batera egilearen izen deiturak, helbidea, adina, eta etxeko telefonoa edo... agertu behar dira.
10. Ipuin aurkeztuak “Ipuinen txokoan”, Otxarkoagako Umeen jardunaldietan erakutsiak izango dira.
11. Ipuin aukeratuak apirilaren 13an, goizeko 11 eta laurdenak, Otxarkoagako Umeen Jardunaldietan irakurriak izango dira.
12. Ipuin hautatuak liburu ale-kopuru mugatu eta txiki batean argitaratu izango dira. Ipuinaren bat aukeratua izan ezkero, partehartzaile bakoitzak hamar ale jasoko ditu.
13. Ipuinekin batera irudiak aurkezten badira zuri-beltzez izan behar dira. Ez bidali fotokopiak, mesedez.

No hay comentarios: