sábado, 28 de febrero de 2009

AURKEZPENA PRESENTACIÓN

(Texto que aparece en la presentación del libro VII Concurso de cuentos infantiles sin fronteras de Otxarkoaga)

Urtero bezala, Txirula kultur taldeak, haurrentzako literatura indartu nahian, ipuin lehiaketa hau antolatu du. Gaur egun, Otxarkoagako auzoa, irudimenaren bitartez mundua aldatu nahi dutenenen ametsak elikatzen dituen erreferente kultural bat da, amets hauek tolerantziaz, giza eskubidez, bakez, ekologiaz eta hezkidetzaz osatutako gizarte baten mesedetan lantzen direlarik.
Aurtengo edizioan, guztira 392 lan aurkeztu dira (horietatik 54 euskaraz, gehienbat Otxarkoaga-Txurdinagatik datozkigunak) eta 338 erderaz idatzitakoak. Otxarkoaga-Txurdinagatik erderaz idatzitako 9 lanez gain, 11 Bilboko beste tokietatik, 13 Bizkaiko eta Euskal Autonomi Erkidegoko beste tokietatik, 135 lan jaso dira Espainako beste lurralde guztietatik batez ere Madrid, Zaragoza, Bartzelona eta Valentziatik. Beste gainontzekoak munduko beste 20 herrialdeetakoak dira, batez ere Argentina (58), México (23), Colombia (14), Cuba (14) eta Txile (9).
Gaur, 2009ko martxoaren 29an eta Otxarkoagako Haur Jardunaldien arira, beste mundu bat posible dela esaten jarraitzen dugu, beste auzo bat posible dela, beste pertsona modelu bat posible dela. Aurkeztu diren ipuin desberdinetatik aukeratu eta irakurri ditugunak ez dira bakarrik beraien literatur-kalitatea kontuan edukita hautatu. Garrantzi handia eman diegu giza baloreei eta ez dugu inondik bidegabekeria eta injustiziaren aldeko apologiarik aurkitu. Haurrentzako ipuinak idazten dituztenek ondo dakite non ereiten eta lantzen den etorkizuna, non sortzen den irudimenezko udaberria.
Aukeratuak izan ez diren kalitate handiko ipuinak aurkeztu dira, izan ere eta gure ustearen arabera, umeen munduarekiko sentsibilitatea falta zitzaielako. Hala ere berarien arkatz, teklatu edo lumaz mundu berriak erakusten dizkiguten pertsona guztien partehartzea eskertzen dugu. 7 urteko eta 84 urteko partehartzaileak, mugarik gabe, adinik gabe, amets eta elkarlaguntza sare handi batean. Horrela osatzen eta eraikitzen delako gure Otxarkoagako auzo hau.

Un año más, Txirula Kultur Taldea organiza este concurso de cuentos con el fin de promocionar la literatura infantil. El barrio de Otxarkoaga es hoy un referente cultural en el que se alimentan los sueños de quienes piensan que se puede cambiar el mundo con imaginación, pero al servicio de la tolerancia, los derechos humanos, la paz, la igualdad de género, la ecología. Un mundo más amable y más justo en el que cabemos todas las personas sin discriminación… y sin fronteras.
En la edición de este año, se han presentado un total de 392 obras, 54 en euskera, que proceden fundamentalmente de Otxarkoaga-Txurdínaga, y 338 en castellano. Además de las 9 obras en castellano procedentes de Otxarkoaga-Txurdínaga, 11 del resto de Bilbao, 13 de otros lugares de Bizkaia y de la Comunidad Autónoma vasca, se han recibido 135 de casi todas las autonomías del estado español, especialmente de Madrid, Zaragoza, Barcelona y Valencia. El resto procede de otros 20 países de todo el mundo, especialmente de Argentina (58), México (23), Colombia (14), Cuba 14 y Chile (9).
Hoy, 29 de marzo de 2009, en el marco de las XXVIII Jornadas Infantiles de Otxarkoaga, volvemos a decir que otro mundo es posible, otro barrio es posible, otro modelo de persona es posible. En la lectura y selección de los cuentos que se han presentado no solamente hemos tenido en cuenta la calidad literaria. Han estado muy presentes los valores humanos, y no hemos encontrado apología alguna de la crueldad o de la injusticia. Quienes escriben cuentos infantiles saben dónde se siembra, dónde se juega el futuro, en qué arco iris de la conciencia se abre la primavera.
Se han presentado cuentos de gran calidad literaria que no han sido seleccionados porque, según nuestra opinión, faltaba cierta sensibilidad hacia el mundo infantil. Agradecemos la participación de tantas personas que siembran con la pluma, con el lápiz o con el teclado. Participantes de siete años y de ochenta y cuatro, sin fronteras, sin edades, en una red de sueños y solidaridad. Porque así se siembra en este barrio de Otxarkoaga.
Bilbao, 29.2.09. José Serna, Ángel Velasco, Alberto Arzua, Mari Carmen Benítez, Idoia Goiri, miembros del Jurado.