Otxarkoagako XXX Umeen Jardunaldiak, 2011ko apirilaren 2 eta 3 egunetan direla eta, Txirula Kultur Taldeak mugarik gabeko haurrentzako literaturgintza bultzatu nahian ipuin lehiaketa antolatu du.
Baldintzak:
1. Partaideak: adin guztietakoak.
2. Hizkuntza: euskara edo gaztelania.
3. Idazlanaren orri-kopurua: gehienez 4 orri, gutxienez orri bat.
4. Pertsona bakoitzak ipuin bi baino gehiago ezin ditu aurkeztu. Idazlanak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira.
5. Gaia: librea, baina epaileek umeei zuzendutako ipuinak, bakea, tolerantzia, genero berdintasuna, giza eskubide eta ekologiari buruzko gaiak bereziki baloratuko dituzte.
6. Ordenagailuz, espazio bikoitzeko, Arial hizkiekin edo antzerakoekin, 12 tamainakoa, edo paperez idazkera argian idatziak. Posible da e-mailen bidez aurkeztea.
7. Idazlanak Otxarkoagako Auzo Etxea, Pau Casals Etorbidea 19, 48004 Bilbao helbidean aurkeztu behar dira. ipuinak@txirula.org edo txirulakulturtaldea@gmail.com e-mailen bidez..
8. Epea: 2011ko urtarrilaren 24ra arte.
9. Idazlanekin batera egilearen izen deiturak, helbidea, adina, eta etxeko telefonoa edo posta-elektronikoa agertu beharko dira.
10. Hautatutako pertsonei argitaraturiko liburuko hamasei ale emango zaizkie, eta Otxarkoagako Ugarte plazan apirilaren 3an irakurtzeko aukera izango dute.
11. Lehiaketan parte- hartzeak aipatutako edizioan argitaratzeko baimena ematen dela esan nahi du. Bai ipuin aukeratuak zein ez aukeratuak idatzi dituztenenak dira.
12. Antolatzaileek testuari dagozkiola baloratuz gero, argitalpenean zuri-beltzez egindako marrazkiak agertu ahal izango dira. Epaimahaiak hautaketa egin ondoren, bidaltzea ere posible izango da, denbora gutxitan bada.
Informazio gehiago:
txirulakulturtaldea.blogspot.com
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario