Txirula Kultur Taldeak, XIII. Otxarkoagako Mugarik Gabeko Haur
Ipuin Lehiaketan 516 ipuin jaso direla, 481 gaztelaniaz eta 35 euskaraz,
jakinarazi nahi du. Amets-lantegi honetan protagonista izan diren
pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzeagatik.
Epaimahaia ipuinen balorazio-lanetan murgilduta dabil. Konplexutasun
handiko sailkatze-lana amaitu bezain pronto, hartutako erabakia
jakinaraziko du hilabetearen barruan. Hain zuzen ere, liburua maiatzaren
10a baino lehen argitaratu ahal izateko. Egun horretan, XXXIV.
Otxarkoagako Umeentzako Jardunaldien testuinguruan, Ugarte plazan,
ipuinak irakurriko baitira.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario