lunes, 25 de noviembre de 2019

XVIII. OTXARKOAGAKO MUGARIK GABEKO UMEENTZAKO IPUIN LEHIAKETA

...
Otxarkoagako XXXIX. Umeen Jardunaldiak, 2020ko maiatzaren 16 eta 17 egunetan direla eta, Txirula Kultur Taldeak Mugarik Gabeko Ipuin Lehiaketa antolatu du haurrentzako literaturgintza bultzatu nahian.
Baldintzak:
1. Partaideak: adin guztietakoak.
2. Hizkuntza: euskara edo gaztelania.
3. Idazlanaren orri-kopurua: gehienez lau orri, gutxienez orri bat.
4. Pertsona bakoitzak ipuin bi baino gehiago ezin ditu aurkeztu. Idazlanak originalak eta argitaratu edo saritu gabeak izan behar dute.
5. Gai-zerrenda: librea, baina epaileek umeei zuzendutako ipuinak, baita bakea, tolerantzia, genero berdintasuna, giza eskubide eta ekologiari buruzko gaiak ere baloratuko dituzte.
6. Aurkezteko modua: paperean idazkera argian idatzita; edo ordenagailuz, espazio bikoitzez, arial 12 letra edo antzeko batekin. Posible da posta elektronikoaren bidez aurkeztea.
7. Aurkezteko lekua: idazlanak Otxarkoagako Auzo Etxea, Pau Casals Etorbidea 19, 48004 Bilbo helbidean aurkeztu behar dira, ipuinak@txirula.org edo txirulakulturtaldea@gmail.com postaren bidez.
8. Epea: 2020ko urtarrilaren 31ra arte.
9. Idazlanekin batera egilearen izen deiturak, helbidea, adina eta etxeko telefonoa edo posta elektronikoa agertu beharko dira.
10. Hautatutako pertsonei argitaraturiko liburuen hogeita lau ale emango zaizkie. Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan maiatzaren 17 egunean ipuinak irakurtzeko aukera izango dute.
11. Lehiaketan parte hartu izanak autoretzaren egiaztapen adierazten du eta edizio honetan argitaratzeko baimena ematen du. Hautatutako eta argitaratutako ipuinak idatzi duten pertsonei dagozkie.
12. Argitalpenean bakarrik zuri-beltzez egindako marrazkiak ager daitezke, antolatzaileek testuarekin bat datozela erabakitzen baldin badute.
Informazio gehiago: https://www.facebook.com/TXIRULA
txirulakulturtaldea.blogspot.com

No hay comentarios: