Otxarkoagako
XXXIX. Umeen Jardunaldiak direla eta, 2020an pandemiagatik egin ez zirenak,
eta, oraindik ez zehazturiko egunetan 2021 urtean egindo direnak, Txirula
Kultur Taldeak Mugarik Gabeko Ipuin Lehiaketa antolatu du haurrentzako
literaturgintza bultzatu nahian.
Baldintzak:
1. Partaideak:
adin guztietakoak.
2. Hizkuntza:
euskara edo gaztelania.
3. Idazlanaren
orri-kopurua: gehienez lau orri, gutxienez orri bat.
4. Pertsona
bakoitzak ipuin bi baino gehiago ezin ditu aurkeztu. Idazlanak originalak eta
argitaratu edo saritu gabeak izan behar dute.
5. Gaia: librea,
baina epaileek umeei zuzendutako ipuinak, baita bakea, tolerantzia, genero
berdintasuna, giza eskubide eta ekologiari buruzko gaiak ere baloratuko
dituzte.
6. Aurkezteko
lekua: paperean espazio bikoitzez, Arial 12 letra edo antzeko batekin. Posible
da posta elektronikoaren bidez aurkeztea.
idazlanak Otxarkoagako Auzo Etxea, Pau Casals Etorbidea 19, 48004 Bilbo
helbidean aurkeztu behar dira, txirulakulturtaldea@gmail.com postaren bidez.
7. Epea: 2021ko
otsailaren 15era arte.
8. Idazlanekin
batera egilearen izen deiturak, helbidea, adina eta etxeko telefonoa edo posta
elektronikoa agertu beharko dira.
9. Hautatutako
pertsonei argitaraturiko liburuen hogeita lau ale emango zaizkie eta beraien
ipuinak irakurri ahal izango dute Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan Umeen Jardunaldien
ekitaldietan.
10. Lehiaketan
parte hartu izanak autoretzaren egiaztapen adierazten du eta edizio honetan
argitaratzeko baimena ematen du. Hautatutako eta argitaratutako ipuinak idatzi
duten pertsonei dagozkie.
11. Argitalpenean
bakarrik zuri-beltzez egindako marrazkiak ager daitezke, antolatzaileek
testuarekin bat datozela erabakitzen baldin badute.
Informazio
gehiago: https://www.facebook.com/TXIRULA
txirulakulturtaldea.blogspot.com
1 comentario:
Noiz jakingo dugu nortzuk izen diren aurtongo irabazleak?
Eskerrik asko eta ondo izan!
Publicar un comentario