Otxarkoagako XL.
Umeen Jardunaldiak 2022ko maiatzaren 14 eta 15 egunetan direla eta, Txirula
Kultur Taldeak Mugarik Gabeko Ipuin Lehiaketa antolatu du haurrentzako
literaturgintza bultzatu nahian.
Baldintzak:
1. Partaideak:
adin guztietakoak.
2. Hizkuntza:
euskara edo gaztelania.
3. Idazlanaren
orri-kopurua: gehienez lau orri, gutxienez orri bi.
4. Pertsona
bakoitzak ipuin bi baino gehiago ezin ditu aurkeztu. Idazlanak originalak eta
argitaratu edo saritu gabeak izan behar dute.
5. Gaia: librea,
baina epaileek umeei zuzendutako ipuinak, baita bakea, tolerantzia, genero
berdintasuna, giza eskubide eta ekologiari buruzko gaiak ere baloratuko
dituzte.
6. Aurkezteko
lekua: paperean espazio bikoitzez, Arial 12 letra edo antzeko batekin. Posible
da posta elektronikoaren bidez aurkeztea.
idazlanek Otxarkoagako Auzo Etxea, Pau Casals Etorbidea 19, 48004 Bilbo
helbidean aurkeztu behar dira, txirulakulturtaldea@gmail.com postaren bidez.
7. Epea: 2022ko urtarrilaren
31 arte.
8. Idazlanekin
batera egilearen izen deiturak, helbidea, adina eta etxeko telefonoa edo posta
elektronikoa agertu beharko dira.
9. Hautatutako
pertsonei argitaraturiko liburuen hogeita lau ale emango zaizkie eta beraien
ipuinak irakurri ahal izango dute Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan maiatzaren
15 egunean ipuinak irakurtzeko aukera izango dute.
10. Lehiaketan
parte hartu izanak autoretzaren egiaztapen adierazten du eta edizio honetan
argitaratzeko baimena ematen du. Hautatutako eta argitaratutako ipuinak idatzi
duten pertsonei dagozkie.
11. Argitalpenean
bakarrik zuri-beltzez egindako marrazkiak ager daitezke, antolatzaileek
testuarekin bat datozela erabakitzen baldin badute.
Informazio
gehiago: https://www.facebook.com/TXIRULA
txirulakulturtaldea.blogspot.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario