martes, 15 de noviembre de 2022

XXI. OTXARKOAGAKO MUGARIK GABEKO UMEENTZAKO IPUIN LEHIAKETA

 

XXI. OTXARKOAGAKO MUGARIK GABEKO UMEENTZAKO IPUIN LEHIAKETA

 Otxarkoagako XLI. Umeen Jardunaldiak 2023ko maiatzaren 13 eta 14 egunetan direla eta, Txirula Kultur Taldeak Mugarik Gabeko Ipuin Lehiaketa antolatu du haurrentzako literaturgintza bultzatu nahian.

Baldintzak:

1. Partaideak: adin guztietakoak.

2. Hizkuntza: euskara edo gaztelania.

3. Idazlanaren orri-kopurua: gehienez lau orri, gutxienez orri bi.

4. Pertsona bakoitzak ipuin bi baino gehiago ezin ditu aurkeztu. Idazlanak originalak eta argitaratu edo saritu gabeak izan behar dute.

5. Gaia: librea, baina epaileek umeei zuzendutako ipuinak, baita bakea, tolerantzia, genero berdintasuna, giza eskubide eta ekologiari buruzko gaiak ere baloratuko dituzte.  

6. Aurkezteko lekua: paperean espazio bikoitzez, Arial 12 letra edo antzeko batekin. Posible da posta elektronikoaren bidez aurkeztea.  idazlanek Otxarkoagako Auzo Etxea, Pau Casals Etorbidea 19, 48004 Bilbo helbidean aurkeztu behar dira, txirulakulturtaldea@gmail.com postaren bidez.

7. Idazlanekin batera, aparteko gutun-azal batean erantsi behar dira, PLICA izeneko fitxategi bereizi batean, izen-abizenak, helbidea, adina eta telefono-zenbakia edo posta elektronikoa.

8. Epea: 2023ko urtarrilaren 31 arte.

9. Hautatutako pertsonei argitaraturiko liburuen hogeita lau ale emango zaizkie eta beraien ipuinak irakurri ahal izango dute Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan maiatzaren 15 egunean ipuinak irakurtzeko aukera izango dute.

10. Lehiaketan parte hartu izanak autoretzaren egiaztapen adierazten du eta edizio honetan argitaratzeko baimena ematen du. Hautatutako eta argitaratutako ipuinak idatzi duten pertsonei dagozkie.

11. Zuri-beltzeko marrazki osagarriak beste fitxategi batean erantsi ahal izango dira.

Informazio gehiago:  https://www.facebook.com/TXIRULA

txirulakulturtaldea.blogspot.com

 

 

No hay comentarios: